Haur parke berria Lacturalen, Mikel Lasarte eta Ikusgarriren eskutik

Argitaratua Blog

Berriki haur parke bat amaitu dugu Etxeberrin, Lacturalen interpretazio zentroaren ondoan.

Parkeak lau elementu ditu: oreka jolasa, enborrez osatutako baso eta laberintoa, natur gela, eta lactu-traktorea. 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat pensatuta dago. Jolas librea eta kooperatiboa bultzatu nahi ditu, elementu naturalak oinarri hartuta, egurra kasu honetan.

Traktorea zedro enbor erraldoi batean egin da, 0,9 metroko diametroa zuena, eta gainerako elementuak akazian landu dira, Sharatik ekarritako enborretan hain zuzen ere. Eta beti esaten dugun bezalaxe, plazer bat izan da lan hau egitea.

Sharing is caring!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ikusgarri.net