Urtea indartsu hasi dugu Irurtzunen bertan, etxean, eta haur parke berri bat egin dugu Atakondoa Ikastetxe publikoaren barruko patioan. Jolas librea eta sortzailea bultzatu nahi ditu parke berri honek, naturak eskaintzen dizkigun elementuetan oinarriturik, egurrean kasu honetan. Gaia Iparraldeko Sarako ohianetan aukeratu genuen iazko azaroan.
Parkeak hiru elementu nagusi ditu. Lehenengoari asanblada deitzen diogu. 19 enborrez osatzen da eta guztiak lurrean sartuta daude. Oreka jolas bat da eta baita elkarrekin egoteko une berezi bat ere.
Parkeko elementu nagusiari “eskalablea” deitzen diogu. Hainbat enbor elkartuta daude bertan altuera ezberdinetan eta gora eta bera ibiltzeko aukera eskaintzen du, haurrek bere sorkuntza ahalbidetu dezaten, ongi pasatzen duten bitartean, askatasunean jolastuz.
Eta laberinto bat da parkeko hirugarren elementua. 50 bat enborrek osatzen dute eta guztiak lurrean sartuta daude, forma bereziak osatuz: izarra, hartza handia, hartza txikia…
Laister inauguratuko dugu parkea eta egun horretan “trikutxo” bat erantsiko diogu, grazia pixkabat eransteko eremu berezi honi.
Eta bukatzeko mila esker Irurtzungo Udalari eta Eskolari proiektu hau bultzatzeagatik eta nigan jarri duzuen konfiantzagatik.