Ikusgarri, plazaz plaza uda parte honetan
Azken bi urteak triste xamarrak izan badira ere, aurtengoan gauzak asko normaldu dira eta Ikusgarri enpresako artista, Mikel Lasarte, gelditu gabe dabil herriz herri erakustaldiak egiten, baita beste proiektu batzuk ere.
Artikulu honetan hainbat herrietan egindako erakustaldien argazkiak igo ditugu. Betiko formatua mantentzen dugu, hau da ordubeteko erakustaldiak. Bertan Mikelek hiru eskultura lantzen ditu ziztu bizian eta ondoren zozketatu egiten dira. Aurtengoan Palencian, Burgosen, Bizkaian, Araban eta Nafarroan ibili gara gehienbat. Herri hauetan egon gara, besteak beste: Villana, Muez, Artabia, Iruña, Irurtzun, Castrourdiales, Azpirotz, Quemada, Abarzuza, Uterga, Goñi, Eskirotz… Eta oraindik beste hainbestera joanen gara, horien artean daude Okondo, Badostain, Otañes, Oreitia, Gizaburuaga, Lizasoain…
Ekintza berritzailea eta ezberdina da, artea eta kultura uztartzen dituena, balio erantsi berri bat eskainiz ospakizunei eta aisialdiari. Oraindik badauzkagu fetxa batzuk libre, animatu eta deitu lasai 686 477897 telefonora.