Eskultura motozerrarekin Palenziako Villadan, Ikusgarriren eskutik

Argitaratua Blog

Aurtengoan Palenziako Villadan hasi dugu erakustaldi denboraldia, martxoaren 19an hain zuzen ere. Bertan egon nintzen eta txerritxo bat eta urdaiazpiko bat atera nituen ordubeteko lanean. Jende asko hurbildu zen erakusltadia ikustera eta txalo zaparrada ederrak jaso nituen.

Ekitaldia “hilketako feriaren” barruan antolatu zuen Villadako udalak. Bi urtez feriarik gabe egon ondoren berriro martxan jarri dira eta oso gustora joan giñen bertan parte hartzeko, izan ere azkeneko bi urte hauek nahiko gogorrak suertatu dira eta hainbeste maite ditugun erakustaldiak egiteko gogoa izugarria geneukan Ikusgarri enpresa osatzen dugunok.

Hauek dira ilundu aurretik atera genituen argazkiak. Ordubeteko lana.

Sharing is caring!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ikusgarri.net